Herriko ikastetxeetan mantenu eta birgaitze obrak egin ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 20a, 00:00

Elizatxo ikastolako dutxetako teilatua konpondu da. Argazkia: Hernaniko Udala.

Uda honetan Hernaniko hainbat ikastetxeetan  egin dira obrak, hala nola, Haurreskolan, Langilen, Elizatxon eta Urumean.

Urtero moduan, eskolarik ez dagoen sasoia baliatzen du Udalak, herriko ikastetxeetan konponketak eta birgaitze lanak egiteko.

Hori kontutan izanik, Hernaniko Udalak, uda honetan, Haurreskolan, Langilen, Elizatxo eta Urumean egin ditu obrak eta hauek izan dira aipagarrienak.

Haurreskolako teilatuan konponketak egin ditu Udalak, eta margoketa lan batzuk ere egin ditu. Langile ikastolan berriz, Meaben hain justu, margoketa lan batzuk egin dira barruan, eta Laubidietan berriz urmela inpermeabilizatu eta ingurua konpondu da.

Elizatxo ikastolako dutxetako teilatua konpondu da, eta horrez gain, hezkuntzako eraikinean argiterian hobekuntzak eta haurrentzako eskudela jarri dute.

Azkenik, Urumean ere hainbat birgaitze eta obra egin dira. Aterpeko komun eta aldagelak berritu dira guztiz, «irisgarriak izan daitezen». 

 

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!