Lau partidu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 20a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera Tilos 7 Pasa txapelketako partiduei. Lehenak Oiaga eta Zubeldiak jokatuko dute, Paulo eta Xubanen aurka. Ondoren, Letamendi eta Etxeberriak, Iurramendi anaien aurka neurtuko dituzte indarrak. 19:15etan, Magi eta Txema, Juarez eta Juarezen aurka ariko dira. Eta gaurko azken partidua Xiker eta Aritzek jokatuko dute, Amaia eta Anderren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!