Sarrerak jadanik, eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 20a, 00:00

Laugarren urtez ospatuko da Hitz Andana Hernanin. Irailaren 29an hasi, eta urriaren 2ra arte izango da, eta guztira lau emanaldi eskainiko dira. Hnuy illa eta Sorginak eta sorginkeriak emanaldietarako sarrerak 8 euro izango dira. Doakoak izango dira gainerakoak, baina gonbidapena eskuratu beharko da aurretik, edukiera mugatua izango baita. Emanaldi hauetarako sarrera eta gonbidapenak, gaurtik daude eskuragarri: alde batetik, kultura.hernani.eus webgunean, eta bestetik,  Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!