Bilera gaur, bolondresekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 20a, 00:00

Irailean sartuak gaudenez, berriro martxan dira Amherrek urtero antolatzen dituen euskera eta gaztelania ikasteko klaseak. Gainera presentzialak izango direla aipatu du. Horrez gain, bikote linguistikoetan parte hartzeko bolondres izan nahi dutenekin, gaur arratsaldeko 18:30etan bilera baten bueltan bilduko dira, Kulturarteko Plaza Feministan. Eta bertaratzeko aukera ez dutenei, aurretik aipatutako telefono zenbaki honetara deitzeko eskatu dute: 667 710 928.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!