Gaurtik aurrera eman daiteke izena, emakumeentzako Jabetze Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 20a, 00:00
Urritik abendura bitartean, ostiraletan egingo da batukada feminista.

Izena emateko hainbat aukera daude, hala nola, Kulturarteko Plaza Feministara bertaratuz inprimakia beteta, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbide elektronikora idatzita, edo 943 33 70 17 telefono zenbakira deituta.

Udazken honetan, askotariko gaiak lantzeko aukera izango dute Urumea bailarako herritarrek emakumeentzako Jabetze Eskolan, besteak beste: emakumeen nortasuna eta subjektibitatea lantzeko, Mindfulnessa; komunikazioa lantzeko, jendaurrean aritzeko ikaspenak; kultura birdefinitze bidean berriz, batukada feminista; eta munduko emakumeen litatura. Horrez gain, indarkeria matxistari aurre egiteko, neska gazteentzako autodefentsa feminista; gorputzak astintzeko, gorputz kontzientziatik mugimendu askera eta lodifobiaz hausnartzeko tailerra. Eta amaitzeko, gune iraunkor bat: Emagunea, jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea.

Guztira zazpi dira antolatu diren tailer edo ikastaroak, urritik aurrera egingo dira batzuk Jabetze Eskolan, eta ostegunean berriz Emaguneko hitzordua jarri dute. Horretarako, ibilbide eta esperientzia anitzeko irakasleak izango dira bertan, besteak beste, Ana Murcia Guevara (Sorburu), Maider Oiratzabal Ziganda, Clara Wolfram Perez, Nerea Redondo Otamendi, Arantxa Vicedo Rubio, Ainara Sarasketa Alberdi, Mertxe Tranche Iparragirre, Emagin Elkartea, Maddi Gutierrez Marroda eta Leire Murguialday (Espazio Lunarra).

Gaurtik dago aukera izena emateko, eta hainbat modu daude: Kulturarteko Plaza Feministara bertaratuz, inprimakia beteta, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzita, edo 943 33 70 17 telefonora deituta. Jabetze Eskolen ikastaroei, aipatu moduan, urrian emango zaie hasiera, baina gaurtik eman daiteke izena.

Jabetze Eskolaren nondik norakoak
Berdintasun Arloak azaldu du, Hernaniko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea dela: «Emakumeok geure eskubideen jabe egiteko, gure bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa da. Eskolaren helburua emakumeon jabetze edo ahalduntzeko prozesuan eragitea da. Hori lortzeko asmoz gure errealitatea ikuspegi feministatik aztertuko dugu eta berau aldatzeko tresnak eskuratuko ditugu. Jendarte justuago baterantz urratsak emango ditugu». Hau kontutan izanik, Berdintasun Arloak herriko emakume guztiak animatu nahi izan ditu antolatutako Jabetze Eskolan parte hartzera; «gerturatu ireki berri den Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara eta gure arteko sareak ehuntzen jarraituko dugu».

JABETZE ESKOLA


MINDFULNESS: Gorputza
jakintsua delako

Eguna: Osteguna

Datak: Urriak 21- abenduak 23

Orgutegia: 10:00-13:00

Lekua: Kulturarteko Plaza
Feminista

Matrikula: 15 euro

Hizkuntza: Gaztelania

 

Komunikazioa: Nola aritu jendaurrean gustura sentituz

Eguna: Astelehena

Datak: Urriak 18- urriak 25

Orgutegia: 18:00-20:00

Lekua: Kulturarteko Plaza
Feminista

Matrikula: Doan

Hizkuntza: Euskera


Kultura birdefinitzen: Batukada feminista

Eguna: Ostirala

Datak: Urriak 1,15,29; azaroak 12 eta 16; abenduak 10

Orgutegia: 17:30-19:30

Lekua: Kulturarteko Plaza
Feminista

Matrikula: 12 euro

Hizkuntza: Euskera

Munduko emakumeen literatura Eguna: Osteguna urria-ekaina bitarte

Datak: Urriak 7, azaroak 4, abenduak 2, urtarrilak 20, otsailak 10, martxoak 3, apirilak 21, maiatzak 12 eta ekainak 16

Orgutegia: 18:30-20:30

Lekua: Kulturarteko Plaza
Feminista

Matrikula: 18 euro

Hizkuntza: Gaztelania

Indarkeria matxista: AUtodefentsa feminista neska gazteentzat

Eguna: Larunbata

Datak: Abenduak 11

Orgutegia: 10:00-13:00/16:00-19:00

Lekua: Kulturarteko Plaza
Feminista

Matrikula: 7 euro

Hizkuntza: Euskera

 

Goeputzak: Gorputz kontzientziatik mugimendu askera

Eguna: Asteazkena

Datak: Urriak 6, 12, 20 eta 27; azaroak 3, 10, 17 eta 14; eta abenduak 1 eta 15

Orgutegia: 18:30-13:00/20:00

Lekua: Kulturarteko Plaza
Feminista

Matrikula: 15 euro

Hizkuntza: Euskera

Lodifobiaz hausnartzen

Eguna: Osteguna

Datak: Azaroak 11

Orgutegia: 18:00-20:000

Lekua: Kulturarteko Plaza
Feminista

Matrikula: Doan

Hizkuntza: Euskera

Emagunea

Eguna: Osteguna

Hasiera eguna: irailak 23

Maiztasuna: 15 egunero

Orgutegia: 16:30-18:30

Lekua: Kulturarteko Plaza

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!