Bi ohar herritarrei, Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 19a, 00:00
Etxez etxeko banaketa, bihartik.

Deialdia irekia da eta edonork har dezake parte. Izena emateko bide ezberdinak daude.

Hernaniko Udalak, bi ohar helarazi nahi izan ditu. Alde batetik, aipatu du, gogorarazi nahi duela abuztuko atsedenaldiaren ondoren, berriro martxan dela bihartik aurrera merkataritzako etxez etxeko banaketa zerbitzua. Eta beste alde batetik azaldu du, Hernaniko merkataritzaren eta ostalaritzaren kudeaketa programa aurreratua ekainean hasi zela, eta ikastaro hauei jarraipena emango zaiela. Hau aurrera eramateko, hainbat saio natolatu dituzte: hala nola, argazkilaritza, Online salmenta eta zerbitzu aurreratuak. 

Argazkilaritzan oinarritutako lehen saioa, etzi izango da, eta bigarrena berriz ostegunean. Saio honetan ikasiko da nola atera etekinik onena argazkien bitartez, Idoia Telleria argazkilariaren eskutik.

Online salmentari buruzko saioa ere antolatu da, urriaren 5ean. Bertan hainbat gai landuko dira: alde batetik, nola baliatu Hernaniko Plaza plataforma zure komertziorako eta bestetik, sare sozialen kudeaketa. 

Azkenik, zerbitzu aurreratuei buruzko saioak eskainiko dira, «Gorka Goikoetxearen eskutik izango dira, merkataritzan aditua hain justu». Lehen saioa urriaren 19an izango da: nola gehitu zerbitzu aurreratuak nire establezimenduari. Eta bigarren urriaren 26an izango da: taldeko zerbitzu aurreratuak Hernaniko merkataritzarentzat.

Deialdi irekia denez edonork har dezake parte, eta izena emateko hainbat aukera daude: udaletxeko turismo eta merkataritza sailera bertaratuz, 943 33 70 35 edo 943 33 70 28 telefonoetara deituta edo merkataritza@hernani.eus helbide elektronikora idatzita.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!