Mendiriz mendi gaztetxoekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 19a, 00:00

Mendiriz Mendi elkarteak, gaztetxoentzako irteera antolatu du, Mendikutera. Hernioko ohiko igoeraren ordez, urrirako programatutako irteera gaur egingo dute; «badaezpadako neurri gisa, gailurrean eta Zelatunen egun horietan egon daitekeen jende pilaketagatik». Goizeko 08:30etan jarri dute zita, Atsegindegitik ateratzeko. Gazteek 2 euro ordaindu beharko dute, eta helduek 6 euro. Zailtasun berezirik gabeko mendia da Mendikute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!