Kontzentrazioa gaur, Sare Herritarrak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 18a, 00:00

Bizi osorako zigorrik ez! lelopean, elkarretaratzeak deitu ditu Sare Herritarrak gaurko, Euskal Herri osoan. Eta Hernanin ere jarri dute hitzordua, 13:00etan Zinkoenean. Izan ere, Arrasaterako deituta zeukan martxa bertan behera utzi du Sarek, eta bertan egitekoa zen aldarria herri guztietako plazetara zabaltzea erabaki du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!