Eskerrak, laguntza eman zutenei

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 18a, 00:00

Enrike Larrarte zenaren liburuekin, postua jarri zuten aurreko asteburuan, Bigarren Eskuko Azokan, liburu bat, euro bat lelopean. Eta bertan bildutako dirua, izango da Angel Olaranek Wukron burutzen dituen kausa solidarioei laguntzeko. Azaldu dutenez, jende asko gerturatu zen liburuak erostera, eta Larrarteren senideek eta Olaranek berak eskerrak eman nahi izan dizkietei, haiei denei: «eskerrik asko Hernani, eskerrik asko lagunak!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!