Sutea, Lastaolako poligonoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 10:02

Transformadore elektriko batek su hartu du gaur goizean. Bi ordu pasata, suhiltzaileek itzaltzea lortu dute. Adierazi dutenez, ez da kalte pertsonalik gertatu. 

Gaur, goizean goiz, sutea piztu da Lastaolako transformadore elektriko batean. Berehala bertaratu dira ertzainak, eta baita suhiltzaileak ere. Azkenean, bi ordu eta gero, 20:00etan itzali dute sua.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 06:00etan hasi da guztia. Ibedrolako langileak ere bertaratu dira Lastaolara, eta elektrizitatea moztu dute, sua itzaltzea errazagoa izateko.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!