Autobus batek markesina kolpatu eta puskatu zuen, atzo arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 08:53

Arratsaldeko 17:20etan gertatu zen ezustekoa. Autobus batek Atsegindegiko markesinetako bat jo eta geltokia puskatu zuen. Gidariaren «despistea» izan zela azaldu du Udaltzaingoak. 

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean, Lurraldebuseko autobus batek Atsegindegiko markesinetako bat kolpatu eta guztiz apurtu zuen. Istripua gidariaren «despisteagatik» gertatu zela ziurtatu dute. «Ez zegoen edanda; autobus artikulatuak oso luzeak dira eta gaizki kalkulatu zuen maniobra; horregatik gertatu zen ezbeharra». Horren harira, konponketa lanak enpresak ordaindu beharko dituela azaldu dute: «gidariaren errua izan zenez, enpresak hartuko du markesina konpontzearen kargua». 

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!