Adin guztietarako sormen tailerrak martxan

Kronika - Erredakzioa 2021eko irailaren 17a

Urrian zabalduko ditu ateak Pakita Studioak. Sorkuntza espazio multidiziplinarra izateko jaio den proiektua da. Bertan, ekintza kultural ezberdinak antolatzeaz gain, urte osoko tailerrak ere antolatu dituzte. Tailer hauetan izena emateko epea zabalik dago jada irailaren 24ra arte.

Urte osoko tailerrak honakoak dira: Sormen tailerrak 10-13 urteko gaztetxoentzat, Serigrafia 14-16 urteko gazteentzat, Diziplina anitzekin esperimentatzen 17 urtetik gorakoentzat, Amak eta haurrak sormenarekin esperimentatzen 4-5 urte bitarteko haurrekin, eta Inoiz ez da berandu, sorkuntza saioak adineko emakumeentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!