Izenematea zabalik, haurren tailerretan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 00:00

Zabalik dago izenemate epea, Latsunbe eta Marieluts auzoetako haurrentzako tailerretan, Iturritxo Auzo Elkarteak aditzera eman duenez. 6 eta 11 urte arteko haurrentzat dira, eta urritik ekainera izango dira tailerrak. Apuntatzeko, elkartearen buzoian utzi behar da orri bat, honakoak zehaztuz: izena eta bi abizen, adina, helbidea eta harremanetarako telefonoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!