'Balkoitik balkoira' bertsotan ariko dira bihar, Biteri plazan, Pagola, Iguaran, Laburu eta Lizaso

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 00:00

Eli Pagola ereƱotzuarra, Kaxkoko balkoi batetik bertsotan, 2019ko Karmenetan.

Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta pandemia garaian «sozializatzeko ezohiko gune» izan direnak bilakatuko dituzte bertsotarako plaza. Paulo Ttikiya bertso eskolak eta Ohitura Zaharrak taldeak antolatu dute, elkarlanean.

Euskal Jaietako hainbat ekintza izango dira asteburu ho­­netan, Hernanin; eta horien artean, ez dira faltako bertsoak ere. Baina ez da ohiko saioa edo jaialdia izango, Paulo Ttikiya bertso eskolak eta Ohitura Zaharrak tal­deak elkarlanean antolatu dut­ena: Balkoitik balkoira jarriko dituzte bertsotan, Biteriko plazan, Eli Pagola ereñotzuarra, Agin Laburu astigartarra, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso. Asier Azpirozek jarriko dizkie bertsotarako gaiak.

Bihar izango da hori, arratsaldeko 19:00etan hasita. «Pandemia dela eta, balkoiek zeresana eman dute. Sozializatzeko ezohiko gune izan dira, besteen alde lanean ari zirenei txalotzeko leku... Hamaika ekintza antolatu dira bertan. Eta bestalde, garai batean, balkoitik balkoira bertsotan aritzen zireneko bertso saioen berri ere izan dugu», azaldu dute antolatzaileek.

Horregatik antolatu dute bertso jaialdia, «uztartuz etxean sartuta egon behar izan genueneko egun haietan bal­koian emandako une ezberdinak, eta garai batean bertsolariak bertsotan aritzen ziren saioak».

Bihar bertan, herri kirolen erakustaldia izango da eguer­di­an, 12:00etan Atsegindegin; eta Musika Bandaren kontzertua arratsaldean, 19:00etan Urumea ikastolako patioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!