Abesbatzara animatzeko deia, Goiz Eguzkik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 16a, 00:00

Abesbatzan parte hartzeko, Goiz Eguzkirekin jarri daiteke kontaktuan, telefono honetara deituta: 629 521 251.

Goiz Eguzkiko jubilatu abesbatzak entsaioak hasi zituen irailaren hasieran, etenaldi luze baten ostean. Eta azaldu dute, ohartu direla zenbateko garrantzia daukan jubilatuen elkarteko koruak, pandemia garaian: «horregatik, hemendik aurrera, berriro musikarekin bat egingo dugu abesbatza osatuz, une txarrak eta onak gogoratzeko; baina batez ere, urte askoan elkarrekin kantatu dugunok berriro elkartzeko». Hori horrela, Goiz Eguzkiko abesbatzak ateak irekita ditu, kantatzeko gogoa daukaten guztientzat. Horretarako ez da behar esperientziarik  edo musika ezagutzarik.

Entsaioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, Goiz Eguzkiko egoitzan, arratsaldeko 17:30etan hasita. Eta parte hartu nahi izanez gero, nahikoa da bertaratzea, edo telefono honetara deitzea: 629 521 251.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!