Ate irekiak gaur, Udal Euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 16a, 00:00

HABEren bigarren deialdiko B1, B2 edo C1 mailara aurkezteko asmotan dabiltzan herritarrentzat, ate irekiak antolatu ditu Hernaniko Udal Euskaltegiak, gaurko. Goizeko 09:30etatik 12:30etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara bitartean bertaratu daiteke, Karobieta auzoko 63 zenbakira. Doakoa da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!