Tilos 7 Pasa txapelketako lau partidu jokatuko dira gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 00:00
Atzo Dani, aurrelari lanetan.

Eguraldi txarra eginez gero, gaurko partiduak atzeratu egingo direla azaldu dute antolatzaileek. 

Asteroko erritmoari jarraituz badoa aurrera Tilos 7 Pasa txapelketa. Aste honetako partiduak astelehenean hasi ziren hiru partidurekin. Atzo beste hiru jokatu zituzten, eta gaurkoan lau jokatuko dira. Lehenengo norgehiagoka arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Indarrak neurtuko dituzte Bokatak eta Gilek, Arregi eta Bengoetxearekin. Jarraian, 18:45etan hain justu, Tejedor eta Urdalletak hartuko dute lekukoa, Polaina eta Arregiren aurka jokatzeko. 19:30ak aldera,  Cisneros eta Elosegik, Urigoitia eta Baldaren aurka jokatuko dute. Eta eguneko azken partidua arratsaldeko 20:15etan izango da. Amondarain eta Lujanbiok, aurkari izango dituzte Joanex eta Larburu. Antolatzaileek azaldu dute eguraldi txarra eginez gero, partiduak atzeratu egingo direla.     

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!