Tailer artistikoak urritik ekainera, Uxue Bereziartua ilustratzailearekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 00:00

Izena emateko aukera zabalik dago, eta hilaren 24a izango da azken eguna. Horretarako idatzi berexi.art@gmail.com helbidera edo deitu 680 311 539.

Bost tailer eskainiko ditu urritik ekainera bitartean, Uxue Bereziartua ilustratzaile hernaniarrak. Hauek izango dira eskainiko dituen tailerrak: sormen tailerra, serigrafia, diziplina anitzekin esperimentatzen, amak eta haurrak sormenarekin esperimentatzen eta inoiz ez da berandu, sorkuntza saioak. 

Sormen tailerra, 10 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta dago. Serigrafia tailerra, 14 eta 16 urte tartean dauden gazteentzat eskainiko da. Aldiz diziplina anitzekin esperimentatzen 17 urtetik gorakoei dago zuzenduta. 4 eta 5 urteko haurrak dituztenentzat, Uxuek amak eta haurrak sormenarekin esperimentatzen tailerra antolatu du, eta azkenik, adineko emakumeentzat, inoiz ez da berandu, sorkuntza saioak antolatu dira. 

Aipatu moduan, aldez aurretik izena eman behar da, eta irailaren 24a izango da azken eguna. Email honetara idatzi daiteke izena emateko: berexi.art@gmail.com edo 680 311 539 telefonora deituta ere eman daiteke izena.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!