'Erradikalak ginen' Leokan, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 00:00

Hernaniko Emakumeentzako Jabetze Eskolari hasiera emateko, Erradikalak ginen emanaldia  gozatzeko aukera izango dute herritarrek, etzi. Gaueko 22:00etan emango zaio hasiera emanaldiari eta Leokako labaderoan izango da. Sarrerak eskuratzeko hiru bide daude: Kulturarteko Plaza Feministara bertaratuz, 943 33 70 17 telefonora deituta, edo kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzita. Euria eginez gero, astebete atzeratuko da emanaldia, hau da, irailaren 24an eskainiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!