Nerabeei kultur ikastaroak emateko irakasle bila, Haur eta Gazteria arloa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

Ikastaro proposamenak eta aurrekontuak helbide elektroniko honetara bidali behar dira, ostirala baino lehen: gazteria@hernani.eus.

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak hainbat kultura ikastaro eskainiko dizkie herriko nerabeei urria eta abendua bitartean. Horretarako herriko gazte sortzaileei dei egiten die ikastaro proposamenak aurkez ditzaten.

Nagusiki bi ikastaro antolatu dira, alde batetik antzerki-gorputz adierazpena eta beste alde batetik, eskulan-sorkuntza ikastaroa. Hala ere, Gazteria arloak azaldu du ez dituela aterik ixten bestelako kultura egitasmoei; «ongi etorriak izango dira».

20 ordukoak izango dira eskainiko diren ikastaroak, eta asteroko maiztasuna izango dute, «beti nerabeei egokitutako metodologia erabilita» azaldu dute. Ikastaro proposamenak eta aurrekontuak helbide elektroniko honetara bidali behar dira, ostirala baino lehen; gazteria@hernani.eus.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!