«Mesfidantza» adierazi du PSE-EEk Ekhi monetagatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

Ekhi moneta sistema «zitala eta engainagarria» dela ziurtatu du alderdi sozialistak eta dio Hernanin jadanik badugula merkataritzako txartela. 

HERNANI  PRENTSA OHARRA

Hernaniko talde sozialista «kezkatuta» agertu da EH Bilduren tokiko gobernuak Ekhi sistema sustatuko duelako, erosketa bonu espezifikoen bidez. Eta azaldu dute, proiektu hau «inposaketa onartezina» dela koalizio subiranistaren udal gobernuaren aldetik, eta honakoa gaineratu dute; «edozein hernaniarrek erosketa -bonuak Ekhi monetaren bidez eskuratu beharko ditu, eta kanpaina horretan parte hartu nahi duen saltoki, taberna edo jatetxeak ere bere euroak Ekhisengatik aldatu beharko ditu, sustapen zehatz horietaz baliatu nahi badu».

PSE-EEk dioenez, EH Bilduren gobernu taldeak ordainketa sistema digitalari buruz erakutsi  duen interesa ez da tokiko ekonomia indartzea, eta diote Ekhi monetaren bultzadak ekonomiaren mugak gainditzen dituela; «subiranotasun monetarioa eskubide gisa aldarrikatzen duen osagai ideologiko bat dagoela uste dugu». Horrez gain,   alderdi sozialistaren ustez gezurra da ekonomiaren kontrola berreskuratzen dela; «Ekhi sistemaren legezko erabilerako dirua helbide fiskala Madrilen duen pertsona bakarreko sozietate anonimo batena egongo da».

Hala ere, sozialistak bat datoz ekonomia indartzearekin, eta are gehiago Covid19ak eragindako krisi egoeran eta Crespok honakoa adierazi du; «tamalgarria iruditzen zaigu egungo testuingurua EH Bilduk bere interesetako erabiltzea eta animatzen ditugu seriotasunez eta zorroztasunez kudeatzera, gure herriko denda, taberna eta jatetxeei aurrera egiten laguntzeko».

Hernani txartelaren inguruan jardun du talde sozialistak eta argi utzi nahi izan du Hernanin badagoela tokiko merkataritzako txartel bat, «sistema berri bat ezarri beharrean sustatu daitekeena. Gainera ezker alderdiak eskatu du sistema horretara bideratutako diru publikoa hernaniar saltoki guztientzako eskaintza, deskontu edo laguntza horiek berak sortzeko erabiltzea, ahaleginak eta gastuak bikoiztu gabe».

PSE-EEren arabera sistema hori Hernaniko udal-finantziazioak babesten ez badu, hau da, udalaren diru publikoko euroei esker sostengatzen ez bada, porrot egingo luke: «beste leku batzuetan gertatzen ari den bezala, sistemari eusteko diru laguntza publikoa kendu ondoren, sortzen dituen kostuak nola ordaindu planteatzen da».

 

Eragozpen gehiago

Sozialistek beste eragozpen bat ikusten dute: tokiko ekonomiaren behaketa hain justu; «ordainketa sistema alternatibo bat sortu nahi da funtzionatzen duen ordainketa modu bat dugunean: euroak. Sistema honekin merkatua murriztu egiten da. Euroekin dena nonahi ordaindu dezakezu, baina Ekhirekin atxikitako dendetan bakarrik».

Alderdi sozialistarentzat erabiltzaile bakoitzaren Ekhi kontuan kargatutako dirua berreskuratzea da «puntu polemikoetako bat da» eta azaldu duenez; «Udalean azaldu da, diru hori eurotan baino ez dela berreskuratu, %0,5 eta %2 arteko penalizazioarekin. Hau da bakoitzak Eki kontuan kargatzen duen euro bakoitzeko, 0,995euro eta 0,98 euro baino ezin ditu berreskuratu».

Aldiz erabiltzailea denda bat bada eta bere Ekhiak eurotan bihurtu behar baditu Hernanitik kanpoko hornitzaileei ordaintzeko, Hernanin ez baitira produktu guztiak ekoizten, edo bere langileak ordaintzeko eta bihurketa horrengatik tasa bat ordaindu behar badu, dirua galtzen ari dela dio PSE-EEk. Gainera jakinarazi du hori gertatzen bada, inork ezin duela bermatu merkataritza horrek ez diela kanbio-tasaren kostu hori Ekhirekin ordaindutako produktuei eragingo, «dirurik ez galtzeko, eta beraz, produktuen prezioa egin egin daiteke».

Azkenik, laburbilduz, sozialistentzat sistema «zitala eta engainagarria da».

«Subiranotasun monetarioa eskubide gisa aldarrikatzen duen osagai ideologiko bat dela uste dugu»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!