Oinarrian sakondu eta pelota eskolak indartzea, aurrera begirako erronka

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00
Emakume Pilotarien Elkarteko kideak, larunbatean Hernaniko kiroldegian, urteko batzar nagusia bukatu berritan.

Hernaniko kiroldegian egin zuen urteko batzar nagusia, Emakume Pilotarien Elkarteak.

Hernanin egin zuen urteko batzar nagusia, larunbat goizean, Emakume Pilotarien Elkarteak. Kiroldegian bildu ziren, joan den urteko balantzea berrikusi, eta aurrera begirako erronken gainean hausnarketa egin eta erabakiak hartzeko.


Aurreko bi urteetan, Azkoitian eta Azpeitian egin ditu bilerak elkarteak; eta horietan hartutako erabakietatik abiatuta, proiekturen bat edo beste aurrera ateratzen saiatu da EPE. Azkeneko urtean, ordea, «pandemiak ez du batere lagundu, eta egoera horretan, ahal zen moduan moldatu behar izan dugu», nabarmendu dute elkarteko kideek.


Horregatik, aurreko batzarretan hartutako erabakiak eta jarritako erronkak berrikusi eta egokitu behar izan dituzte aurtengo batzarrean. Eta zailtasunak zailtasun, «aurrera begirako proiektuekin jarraitzeko asmoa» dauka Emakume Pilotarien Elkartean. Bereziki, bi puntu landu nahi ditu horretarako: «oinarrian sakondu, eta pelota eskolak indartzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!