Enaitz Goñi nagusi, Kontxako badian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

Larunbatean jokatu zen, Donostiako Kontxako badian, denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldia. Eta bertan, nagusi izan zen Enaitz Goñi igerilari hernaniarra, 27:26 denboran osatuta 2,2 kilometroko proba. Ia bi minutuko aldearekin irabazi zion Ekaitz Lopez iruindarrari (29:16). Beste zortzi hernaniarrek ere hartu zuten parte: 129garren izan zen Iñigo Garcia (39:50), 219garren Rafa Romero (43:26), 253garren Lide Mugica (45:02), 255garren Aitor Iraola (45:09), 314garren Sara Otaegi (48:09), 398garren Iñaki Romero (54:23), 416garren Ana Gil (57:02), eta 446garren Jose Ignacio Gurrutxaga (1:05:51). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!