Beste hiru partidu gaur arratsaldean, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

18:00etan hasita, partidu bana izango da lehenengo mailan, bigarrenean, eta nesken txapelketan. 

Hiru partidurekin hasi zuten atzo, Tilos 7 Pasa txapelketaren hirugarren astea; eta gaur izango du segida, beste hirurekin. Zehazki, partidu bana jokatuko dute, torneoko hiru kategoriatan: lehenengo mailan, bigarrenean, eta nesken torneoan.


Arratsaldeko 18:00etan hasita, nesken partidua izango da aurrenekoa: Kerejeta eta Mazizior ariko dira, Mirenen eta Marinaren kontra. Ondoren, bigarren mailakoa jokatuko dute, 18:45ak aldera, eta Dani eta Ekhi ariko dira, Ruizen eta Urdanpilletaren kontra. Eta bukatzeko, 19:30ak aldera hasiko da lehenengo mailako partidua: aurrez aurre ariko dira Ansa eta Lujanbio, eta Iriarte eta Goñi.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!