Gimnasia probatzeko ate irekiak ostiral honetan, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00
Hernaniko gimnasta talde bat, joan den urteko erakustaldi batean.

18:00etan hasita, ordubeteko saioa izango da, 6 urtetik gorakoentzat, Hernaniko Gimnastika Klubak antolatuta.

Ate irekien saioa antolatu du Hernaniko Gimnastika Kirol Klubak, ostiral honetarako. Hernaniko kiroldegian izango da, arratsaldeko 18:00etan hasi eta 19:00ak arte, eta animatu eta bertaratzeko deia luzatu diete, gimnasia probatzeko gogoa edo interesa daukaten guztiei.


6 urtetik gorakoentzat izango da ostiraleko saioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!