Mendikutera irteera, gaztetxoekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 13a, 00:00

Gaztetxoentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, igande honetarako. Baina ez dute egingo Ernioko ohiko igoera, irailerako aurreikusita zegoena, gailurrean eta Zelatunen egon daitekeen jende pilaketa saihesteko. Horren ordez, urrirako programatuta zeukaten irteera egingo dute igande honetan: Mendikutera (816 metro) igoko dira, Urkizu auzoan hasita, 5 kilometroko ibilbidea eginez. Bertara joateko, 08:30etan abiatuko dira autobusean, Atsegindegitik. Izena emateko, gaur, ostegunean edo ostiralean pasa daiteke bulegotik (Iturregi plaza), iluntzeko 20:00etatik 21:00etara. Prezioa 2 eurokoa da gaztetxoentzat, eta 6 eurokoa helduentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!