Festa eguna dute gaur, Osiñagako auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 12a, 00:00

Antzerkia, herri kirolak, bazkaria eta musika emanaldia antolatu ditu Auzo Elkarteak, Iparragirre sagardotegian.

Ekainean ezin izan zituzten jaiak ospatu, Osiñagako auzotarrek; baina ez du datorren urtera arte itxaron nahi izan Auzo Elkarteak, gozamenerako egun bat eskaintzeko. Eta asmo horrekin antolatu dute gaurkoa: festa eguna izango da, Iparragirre sagardotegian.

Horrela, hasteko, antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute, Tomaxen abenturen eskutik, Adi, grabatzen, ekin! saioarekin. 11:30etan hasiko da, eta bukatze­an, 12:30ak aldera, herri kirolek hartuko diote erreleboa. Aizkoran, bi bikote ariko dira elkarren kontra: Nerea Sorondo eta Jokin Urretabizkaia, batetik; eta Suharri Rodriguez Paolla eta Laiene Pikabea, bestetik.

Bazkaria egingo dute gero, eta Andoni Ollokiegi musikariak girotuko du bazkalostea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!