Mercaderrek apustua itxi du Lizartzaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 11a, 00:00

Mikel Lizartza eta Iñigo Mercader Mendizabal erretegian.

Xoxokan neurtuko dira urriaren 12an eta 6 kilometro korrika eta segan ordu t'erdi osatu arte egin beharko dute.

Iñigo Mercader segalari eta arraunlari hernaniarrak apustua itxi zuen ostegun iluntzean, Mikel Lizartza segalari tolosarraren aurka. Azpeitiko Mendizabal erretegian elkartu ziren euren koadrilekin eta adostasunera iritsi ziren. 


Bi segalariek baldintzak adostu zituzten. Urriaren 12an, asteartea, izango da norgehiagoka Urnietan Xoxokako belardian, 11:30ean hasita, eta bi proba gauzatu beharko dituzte Lizartzak eta Mercaderrek; lehenik, sei kilometro korrika egin beharko dituzte, eta ondoren, segan arituko dira ordu eta erdi osatu arte. Apustuaren irabazlea belar kilo gehien ebakitzen dituen kirolaria izango da.


Iñigo Mercader azken bi urteetan arraunean aritu da Donostiarra B ontzian eta pasa den astean Gipuzkoako Sail txapelketan aritu zen. Bertan hirugarren amaitu zuen Lizartzarengandik bost segundura eta hortik sortu zen erronka.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!