Baserriko produktuak gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 11a, 00:00

Baserriko produktuak egongo dira eskuragai gaur, Behemendiko azokan. Plaza Berrin jarriko dituzte postuak, goizeko 09:30etatik 14:30etara bitartean. Besteak beste, produktu hauek izango dira salgai: barietate anitzeko sagarrak, udareak edota kiwiak, patea, ahate urdaiazpikoa, ahate albondigak, onddo saltsa, ahuntz eta ardi gazta, intxaurrak, jogurtak, txerrikiak, euskal pastela, sagar-tarta, erroskillak, madalenak, bizkotxoak eta beste asko.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!