Zikuñagako Amaren omenezko meza, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 11a, 00:00

Zikuñagako ermitako obrak, joan den ostegunean.

Jairik ez da izango aurtengoan, baina meza egingo dute. Goizeko 11:00etan izango da, Zikuñagako eskoletan.

Egungo osasun egoera dela eta, ezinezkoa izan da aurtengoan jaiak ospatzea. Dena den, Zikuñagako Amaren omenezko meza egingo dute, bihar, eskoletan, goizeko 11:00etan.

Gainera, ez da nolanahiko meza izango. Izan ere, Auzo elkarteak aurreratu du Ereñotzuko Ozenki abesbatzak ere hartuko duela parte elizkizunean, eta zenbait kantu eskainiko dituela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!