'CienciaClip' lehiaketan finalistak, Iraia Miranda eta Aiane Zubeldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 11a, 00:00

Iraia Miranda, Aiane Zubeldia eta Zorione Santiago geologiako irakaslea.

DBH bigarren mailako ikasleek aitortza jaso dute estatu mailako txapelketa honetan.

Institutuko DBHko bigarren mailako Iraia Miranda Etxaniz eta Aiane Zubeldia Esteban finalistak izan dira estatu mailako CienciaClip lehiaketan.
EHUko kultura zientifikoko katedrak bultzatutako ekimena da hori, eta Hernaniko Institutuko ikasleek, denera, lau ikus-entzunezko aurkeztu dituzte. Guztien artean, Iraiarenak eta Aianerenak finalera iristea lortu du. Kristala sortzen izenburupean, egindako lanean mineralen eta arroken sorrera islatu dute ikasleek.
Gainera, azaldu dutenez, azken sailkapenera heltzea posible izan da irakaslegoak emandako bultzadagatik eta prozesuan bidelagun papera izateagatik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!