Tilos 7 Pasa pala txapelketako partidu gehiago, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 11a, 00:00

Datorren astean jarraituko du Tilos 7 Pasa txapelketak.

Datorren astelehena indartsu hasiko da, hiru partidurekin: neskena bat eta bi bigarren mailakoena. 

Joan den astean eman zioten hasiera Tilos 7 Pasa pala txapelketari. Ordutik, herritar ugari bertaratu dira norgehiagokak jarraitzera, eta giro ederra izan da Tilosetako frontoian. Horren bueltan, txapelketak ez du etenik, eta datorren astean beste hainbeste partidu jokatuko dira. 

Partiduak, lau egunez
Astelehenetik hasita ostegunera arte, norgehiagokak izango dira. Astelehena indartsu hasiko da, izan ere, bigarren mailako Magi eta Txemak, Tapiz eta Arriolaren aurka jokatuko dute arratsaldeko 18:00etan hasita. Jarraian, 18:45ak inguruan, neskek jokatuko dute, hain zuzen, Urien eta Antsotegi, Miren eta Marinaren aurka ariko dira. Azkenik, arratsaldeko 19:30ak aldera, bigarren mailakoei pasako zaie berriro lekukoa. Goia eta Zurutuzak, Erdozia eta Alkorta izango dituzte aurkari. 

Aurreko asteko azkeneko partiduak ostegunean izan ziren. 18:00etan hasita, denera,  sei bikote izan ziren arratsaldeko protagonistak. 18:00etan hasita, Zabalak eta San Miguelek 22-11 irabazi zuten Ciberren eta Ramosen aurka. Bigarren norgehiagokan, Larraldek eta Undak 12-22 galdu zuten Loidiren eta Luixaren kontra. Eta, azkenik, Aizpuruk eta Dagerrek 22-18 garaitu zituzten zumetarrak. 

Tamalez, pasa den asteazkenean ezusteko bat gertatu zen, Tilos 7 Pasako jokalari batek, palarekin aurkariari belarrian eman eta odoletan utzi zuen. Hala ere, ez zen ezer larririk gertatu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!