Futbol eskolan izena emateko epea, 2010-2013 artean jaiotakoentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 9a, 00:00

Epea zabaldu du CD Hernanik, ikasturte honetan futbol eskolan aritzeko, 2010 eta 2013 urteen arteako jaiotakoentzat. Irailaren bukaerara arte dago epea, apuntatzeko. Astelehen eta ostiraletan izango dira futbol eskolako saioak, 17:00etatik 18:15etara; baina bi egunetako batean bakarrik aritu beharko du haur bakoitzak. Izena emateko, cdhernani.eus webgunean sartu behar da, eta bertan dago futbol eskolako izenemate orria, betetzeko. Funtzionamenduari buruzko informazio gehiagorako, deitu: 619 310 453.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!