Plaza Feministaren inauguraziorako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 9a, 00:00

Larunbatean inauguratuko dute Kulturarteko Plaza Feminista, Florida auzoan; eta ekitaldian parte hartzeko, izena eman beharko da aldez aurretik, aforoa mugatua izango baita. Horretarako, formularioa bete behar da, labur.eus/iMOho helbidean; edo 943 33 70 17 telefono zenbakira deitu.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!