Hiribusaren zerbitzu berria, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 8a, 00:00

Gaur jarriko dute martxan, Hernaniko Hiribusaren zerbitzu berria, eta lau linea izango ditu. 0 Linea izenekoak lau ibilbide izango ditu, lehengo bosten ordez, horietako bi oso antzekoak zirelako; eta horrek ahalbidetuko du, Zikuñagara luzatzea linea. 1 Linea, berriz, Elkano, Florida, Etxeberri, Sagastialde, Antziola eta Urbietatik pasako da, eta baita hiru toki berritatik ere: hilerria, Sandiusterri eta Lizeaga. 2 Linea Elkano, Karabel, Zikuñaga, Akarregi eta Atsegindegira iritsiko da, eta zenbait berritasun izango dira: Elizatxo auzora ere iritsiko da Hiribusa, Portuko geltokia Elizatxo ikastolaren ondora mugitu baitute; eta Elkanon bukatuko du bere ibilbidea 2 Lineak. Sagardotegietakoa izango da laugarren linea, eta horretan ez dago aldaketarik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!