Gau Beltza antolatzeko, bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 8a, 00:00

Gau Beltzaren jaia berreskuratu nahian dabiltza Dobera Euskara Elkartea eta herriko hainbat talde; eta hori antolatzeari begira, bigarren bilera egingo dute gaur, 18:30etan, Biteriko ikastaro gelan. Ekainaren 15ean egin zuten aurreneko topaketa, eta bigarren honetarako, ekintza zehatzagoak ezartzekotan geratu ziren taldeak, bakoitzak bere kaxa landuta. Urriaren 31n ospatu ohi da Gau Beltza, eta egun horretarako prestatu nahi dute festa, talde bakoitzak landutakoa konpartitu eta eguna elkarrekin antolatuta. Aurreneko saioan, honako taldeek hartu zuten parte: Aratz Ikastetxea, Dobera, Hermuba Hernaniko Musika Banda, Kaxko auzo elkartea, Langile ikastola, Ttarla dantza taldea eta Txantxilla auzo elkartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!