Ekhi Osesek eta Jon Jarak, final bana gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 8a, 00:00

Donostiako Trinitate plazako txapelketa ari dira jokatzen Ekhi Oses eta Jon Jara hernaniarrak; eta finalean ariko dira biak, gaur, maila ezberdinetan. 16:00etan jokatuko du Osesek, infantiletan, Alde Zaharrako Unai Olaizolarekin batera, Olaizolaren eta Otaegiren kontra. Partidu parekatua espero da. Jarak, berriz, 17:30etan jokatuko du, jubeniletan, Arkaitz Eskuza arabarrarekin batera. Faborito izango dira, Olaizolaren eta Sorondoren kontra.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!