Ate irekiak bihar, Udal Euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 8a, 00:00

Ate irekien saioak antolatu ditu Hernaniko Udal Euskaltegiak (Karobieta auzoa 63), biharko. HABEren bigarren deialdiko B1, B2 edo C1 mailara aurkeztekotan dabilenak, edo bere maila zein den jakin nahi duenak, aukera izango du bihar bertaratzeko, goizeko 09:30etatik 12:30etara edo arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara. Bere mailaren berri eman eta hainbat aholku helaraziko dizkiete bertan, B1, B2 edo C1 maila lortzeko. Doakoa izango da, eta animatzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!