10 sarrera banatuko ditu Kronikak, finalerako

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 8a, 00:00

Larunbatean jokatuko da buruz buruko finala, Galarretan. 10 sarrera daude eskuragarri, Doberako bazkide zein Kronikalarientzat.

Oso aste berezia izaten da hau, urtero, erremontearentzat. Buruz buruko finalaren astea da, larunbatean jokatuko baitute, Galarretan, Endika Barrenetxea hernaniarrak eta Javier Urriza iruindarrak. Eta ohi bezala, hi­­­tzordu nagusiaren aurretik, beste zenbait ere badauzkate biek. Horrela, gaur bertan egingo dute finalerako materialaren aukeraketa, eguerdiko 12:00etan Galarretan: hiru pelota hautatuko ditu bakoitzak. Eta ondoren, ohiturari jarraituz, buruz buruko txapeldun izan direnekin argazkia eta bazkaria egingo dute.

Larunbat arratsaldeko finala izango da astearen ginda, eta hori barrutik bizitzeko aukera eskainiko die Kronikak, Kronikalari edo Doberako bazkide direnei. Izan ere, 10 sarrera ba­natuko ditu beraien artean. Eskuratu nahi dituztenak, bulegotik pasa daitezke (Larramendi ka­lea 11, behea), edo telefonoz deitu, 943 33 08 99 edo 688 660 714 zenbakietara, ostiralera arte. Ba­koitzak bi sarrera eskuratu ditzake, gehienez ere; eta eskatutako ordenean ba­natuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!