Gitarra ikastaroen matrikula, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00

Bihar zabalduko du matrikula epea Kantuz musika eskolak, gitarra ikastaroetan. 9 urtetik gorako gazte eta helduentzat izango dira, eta astean behin egingo dituzte ordubeteko saioak, arratsaldez, urritik ekainera. Izena emateko, bi tarte izango dira: iazko ikasleek, bihartik irailaren 14ra izango dute aukera; eta ikasle berriek, irailaren 15etik 22ra. Horretarako, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzura jo behar da, aldez aurretik hitzordua eskatuta telefonoz (943 33 70 00). Matrikularen prezioa 239,67 eurokoa da Hernanin erroldatuta daudenentzat, eta 290,67 eurokoa gainerakoentzat. Dena den, familiaren diru-sarreren araberako deskontuak ere aplikatuko dituzte. Horri buruzko informazio gehiago izateko, udaletxeko Hezkuntza Sailera deitu: 943 33 70 41.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!