Gaurtik martxan berriro, Hernaniko Jokalari Anonimoen taldeko bilerak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00

Karmele Gurrutxaga, psikologoa.

Arratsaldeko 19:00etan izango dira, asteartero. Senideek, berriz, hileko aurreneko asteartean izango dituzte saioak, Karmele Gurrutxagarekin.

Gaur ekingo die bilera presentzialei berriro, Hernaniko Jokalari Anonimoen taldeak, ikasturte berriarekin. Asteartero egingo dituzte terapia saio horiek, arratsaldeko 19:00etan hasita, ohi bezala. Ludopatia arazoak dituztenen senideek, berriz, hileko aurreneko astearteetan izango dituzte terapia bilerak, Karmele Gurrutxaga psi­­kologoak la­gun­­duta. Informazio gehiago nahi duenak, telefonoz deitu dezake, 943 33 11 03 zenbakira.

Hernaniko Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara taldeak, bestalde, aurreko astean hasi zituen bilerak, eta astelehen eta ostiraletan izango dira horiek, arratsaldeko 19:30etan hasita.

Bilera guztietan errespetatuko dituzte, Covid-19ari lotutako segurtasun neurriak, nabarmendu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!