Ikasturteko aurreneko odol ematea, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00

Iturolan egingo dute odol ematea gaur, aurreko bi hitzorduetan bezala.

Iturolan egingo dute, arratsaldeko 16:30etan hasi eta 20:10ak arte. Goizean zehar deitu behar da, hitzordua eskatzeko.

Ez dute etenik izan odol emateek Hernanin, udarako oporraldian ere; baina eguneroko errutinara bueltan, gaur izango da ikasturte berriko aurreneko estrakzioa. Eta azkenekoak bezala, Iturola Elkarlan Sorgunean egingo dute oraingoa ere, Florida auzoan, Plaza Feministaren atzean.

Arratsaldeko 16:30etan hasiko dira, eta 20:10ak arte izango da odola emateko aukera, bertan. Horretarako, hori bai, aldez aurretik eskatu beharko da hitzordua, pandemia osoan zehar egin bezala: goizean deitu behar da telefonoz, 943 00 78 84 zenbakira, ordua hartzeko.

Uztailean aldatu zuten estrakzioak egiteko tokia, eta Goiz Eguzkin beharrean, Iturolan egin dituzte ordutik. Uztailean 42 lagunek eman zuten odola, eta horietatik bost izan ziren berriak. Abuztuan, berriz, 43 izan ziren odola ematera gerturatu zirenak, eta horietatik bik, aurrenekoz eman zuten odola.

Herritar gehienak oporraldia atzean utzi eta egunerokora bueltatu diren honetan, emaile gehiago gerturatzea espero dute gaur, garrantzitsua baita odol erreserba nahikoa izatea uneoro, eguneroko beharrei erantzun ahal izateko. Horregatik, hitzordua hartu eta odola ematera joateko deia luzatu diete Hernaniko Odol Emaileen Elkartetik, hernaniar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!