Hirugarren Merkader, asteburuko Gipuzkoako Sega Sail txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00

Iñigo Merkader, 1.000 metro karratuko saila mozten. Argazkia: Danbolin.

Larunbat eguerdian jokatu zen emakumezkoen zein gizonezkoen Gipuzkoako Sega Sail txapelketa, eta hainbat segalari izan ziren txapelketako protagonista. Sega sail modalitateko txapelketa izan zen larunbatekoa eta segalari bakoitzak bi belar biltzaile izan zituzten. Emakumezkoek 400 metro karratuko sailak izan zituzten eta gizonezkoek berriz 1.000 metro karratuko sailak. 


Emakumezkoen mailari dagokionez, Alaitz Imaz izan zen garaile, 23:31 denborarekin. Bigarren, Ainara Otamendik egin zuen, 27:07 denborarekin, eta hirugarren postua Malou Henriksenentzat izan zen 28:10ekin. 

Merkader, bigarrenetik gertu
Gizonezkoetan Julen Gabirondo izan zen garaile, izan ere,  berak eskuratu zuen denbora onena: 35:09. Emaitza honekin, txapela eraman zuen etxera. Bigarren postua Mikel Lizartzarentzat izan zen,  38:40 denborarekin. Eta hirugarren postua Iñigo Merkader segalari hernaniarrarentzat izan zen, 38:45 denborarekin, bost segunduko diferentzia besterik ez zion atera Mikel Lizartzak. Laugarren postua, Jon Otegirentzat izan zen, 43:12ko denborarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!