Aviron Bayonnais taldea izan da garaile, Landaren jokatutako I.Nazioarteko M18 Couth Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00

Lehenengo sei postuetan sailkatu ziren taldeen ordezkariek jaso zuten txapela.

Zortzi talde izan ziren asteburuko protagonistak Landaren, eta Hernanik Les Abelles taldearen  aurka 10na berdind zuen azken partiduan. Makiletako jaurtiketekin Hernanik irabazi eta bosgarren postua lortu zuen sailkapenean. 

Denboraldi berria ilusioz gainezka hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak, izan ere, 18 urtez azpiko txapelketa haundi batekin ekin zion sasoi berriari, Landaren. Asteburuan zehar, zortzi taldez osatutako Nazioarteko Couth txapelketaren lehen edizioa hernaniarrez betea egoteaz gain, Iparraldeko, Bartzelonako edota Valentziako taldeak  ere aritu ziren. Hain justu honako hauek: Hernani, Aviron Bayonnais, Biarritz Olympix, Les Abelles, Sant Cugat, Us Mouguerre, El Vallés eta Saint Jean de Luz Olympic. Maila ederra erakutsi zuten errugbilariek, Frantziako Ligako talderik indartsuenetarikoak eta beste hainbat zeuden tarteko, eta Hernanik maila paregabea erakutsi zuen. 

Aviron Bayonnais gailendu zen
Aipatutako I.Naizaorteko 18 urtez azpiko txapelketan, Aviron Bayyonais taldea izan zen garaile. Asteburuko partidu guztiak irabazi ondoren, finalean Biarritz Olympique taldea garaitu zuen, makil jautiketetan. 14nako berdinketarekin amaitu zen Aviron eta Biarritzen arteko partidua, baina makilek erabaki zen Aviron garaile zela.


Hernaniri dagokionez, Les Abellesen aurka 10na amaitu zuen bere finala, eta hauek ere, makiletara jaurtiz, Hernani atera zen garaile eta sailkapeneko bosgarren postuari eutsi zion. 


I.Nazioarteko 18 urtez azpiko txapelketako sailkapen orokorra honakoa izan zen: Lehen postuan Aviron Bayonnais, bigarrenean Biarritz Olympique, hirugarrenean Saint Jean De Luz  Olympique Rugby, laugarren postuan, Us Mouguerre, bosgarren postuan Hernani, ondoren seigarrenean Sant Cugat, zazpigarrenean Les Abelles eta azken postuan XV El Valles.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!