2008 eta 2009koak palan hasi daitezke urrian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00

Tilos 7 Pasako partiduak jokatuko dira gaur ere bai.

Ikastaroak urriaren 4an hasiko dira ekainera arte astelehen eta ostegunetan. 

2008 eta 2009an jaiotakoek pala egiteko aukera izango dute kiroldegiko frontoian urrian hasita. Saioak, astelehen eta ostegunetan izango dira arratsaldez, 15:45etatik 16:45etara.

Ikastaroa urriaren 4tik ekainera arte iraungo du eta interesatuek hernanikopalistak@gmail.com helbidera idatzi behar dute.
Bestalde 18 urtetik gorako emakumeentzako aisialdi taldeak astelehenetan goizeko 10:00etan edo asteazkenetan 19:00etan izango dituzte saioak. Hauek ere urrian hasiko dira.

Tilos 7 pasako partiduak gaur
Gaur lau partidu jokatuko dira Tilos 7 Pasa txapelketan 18:00etatik aurrera. Bokata eta Gilek jokatuko dute Arandiaren eta Jauregiren kontra. Arratsaldeko bigarrenean, berriz, Legarretak eta Olazabalek aurrez aurre izango dituzte Noble eta Sanz, 18:45etan. Hirugarrenean, 19:30etan, Azpi eta Lasarte, Beloki-Eskuderoren aurka ariko dira. Eta, azkenik, 20:15etan, Esnaola eta Galartza, Murillo eta Berrioren kontra arituko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!