Enaitz Goñik irabazi du Uribarri Ganboan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00

Enaitz Goñi helmugara iristen.

Erakustaldia eman zuen zeharkaldian bigarrenari minutu eta 33 segunduko aldea aterata. 

Igeriketako denboraldia hastear dago eta abuztuan eta irailean zehar zeharkaldiak ari dira jokatzen. Egun batzuetako atsedenaren ondoren, Enaitz Goñik larunbatean erakustaldia eman zuen Uribarri Ganboako uretan eta garaipena lortu zuen bosgarren edizioan. Gainera alde haundia lortu zuen. 25 minutu eta 17 segundutan amaitu zituen 2.200 metroak eta minutu eta 33 segunduko aldea atera zion bigarren sailkatuari, Alex Ojanguren donostiarrari, Getaria Zarautz hiru aldiz irabazitako igerilariari, hain justu. 

Larunbat honetan Donostiako Badiako zeharkaldia antolatuko da eta Astigarragan bizi den igerilari hernaniarra da irabazteko hautagai nagusia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!