Bakailao Astean izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 6a, 00:00

Urriaren 4tik 17ra bitartean egingo da eta tabernariek gaur dute azken eguna lehiaketan izena eman nahi badute.

Joan den urtean ezinezkoa izan zen Bakailao Astea antolatzea, baina aurten pintxo goxo-goxoak dastatzeko aukera izango dute hernaniarrek. Izan ere, urriaren 4tik 17ra bitartean,  «momentuko egoerak ahalbidetzen badu», IXgarren Bakailao Astea izango da Hernanin. 


Parte hartu nahi duenak gaur izango du izena emateko azken eguna. Horretarako edo bestelako edozein zalantza argitzeko, hauxe dute bidea: turismo informazio puntura bertaratuta (Biteri kanpoaldean), 943 33 70 28 telefono zenbakira deituta edota turismoa@hernani.eus helbidera idatzita. Eta Berriak Elkarteko bazkideen kasuan, bertako telefono zenbakira deituta ere egin dezakete tramitea: 943 33 30 49.


Udalak aurreratu du ez direla aurreko urteetako ekintza guztiak antolatuko, baina behintzat, herriko tabernetako eta jatetxeetako bakailaoa probatuko dute herritarrek.


Aste berezi horren barruan, ohikoa bihurtu da urteroko Tabernen Arteko Bakailao Pintxo Lehiaketa. Horregatik, Udalak parte hartzeko gonbidapena luzatu die herriko tabernei eta jatetxe guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!