Gaur hasi eta ostegunera arte 15 pala partidu jokatuko dira Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 6a, 00:00

Gaur hiru partidu jokatuko dira maila ezberdinetan.

Gaur hiru partidu izango dira 18:45etan hasita eta hurrengo hiru egunetan, jardunaldiko lau.

Tilos 7 Pasa pala txapelketak abiadura bizia hartuko du gaurtik aurrera. Gaur, bihar, etzi eta ostegunean 15 partidu jokatuko dira guztira. Ligaxkan, 62 partidu jokatuko dira 4 astetan, astelehenetik ostegunera bitartean eta gaur bigarren astekoak hasiko dira.

 
Erritmo bizi hori hartuta gaur lehenengo norgehiagoka 18:45etan hasiko da; Agirrek eta Manterolak jokatuko dute Pauloren eta Xubanen kontra. Arratsaldeko bigarrenean, berriz, Lizeagak eta Gurutzeagak aurrez aurre izango dituzte Iurramendi eta Iurramendi, 19:30etan. Eta, azkenik, 20:15etan, Tapiz eta Arriola Juareztarren kontra arituko dira.


Bihar, etzi asteazkenean eta ostegunean ere izango dira partiduak. Astelehenean ez bezala, lau norgehiagoka ikusi ahal izango dituzte Tilosetara bertaratzen direnek egun horietan. Lehenengo partiduak 18:00etan hasiko dira eta arratsaldeko azkenak, aldiz, 20:15etan.

Osteguneko partiduetan berdintasun haundia izan zen
Partidu biziak izan dira orain artekoak, eta jende ugari bertaratu da txapelketa ikustera. Ostegunean, Muñoak eta Otxandok 22-17 irabazi zieten Telejedorri eta Urdalletari. Erdoziatarrek, aldiz, 22-14 galdu zuten Cisneros eta Elosegiren aurka. Lujanbiok eta Zabalegik 22-18ko markagailuarekin garaitu zituzten Amondarain eta Lujanbio. Eta, azkeneko lehian, Izquierdok eta Aizkorretak 22-20 irabazi zuten Dani eta Ekhiren aurka.


Denera, 56 bikotek parte hartuko dute aurtengoan, 4 mailatan sailkatuta: lehenengo maila, bigarrena, herrikoia eta neskena. Oraingoz egutegia behar bezala ari dira osatzen eguraldia lagun izan baita eta badirudi aste honetan ere ez dela euri arazorik izango. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!