Festen faltan, umeentzako ikuskizunak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 6a, 00:00

Puzgarriak goiz eta arratsaldez egon ziren umeen gozamenerako.

Iturritxo Elkarteak aurten ez du festarik antolatu Latsunbe Berri auzoan, baina umeentzako bi ikuskizun antolatu ziren ostiralean eta larunbatean. 'Yijaaa!' antzerkia eta puzgarriak izan ziren.

Latsunbe Berri eta Marielutseko Iturritxo Elkarteak antolatuta, auzoko pistan arrakasta itzela izan zuten bi ikuskizun antolatu ziren. Ostiralean, Yijaaa! ikuskizun familiarra izan zen arratsaldean. Aforoa mugatua zen eta 100en bat pertsona inguru bildu ziren aulkien bueltan. Seme-alabek, gurasoekin ezin hobeto pasa zuten antzerki taldearen umorearekin. 


Hurrengo egunean berriz, puzgarriak jarri zituzten haurrentzat auzoko pistan. Hugo eta Eusebiok goizean eta arratsaldean, lau orduz, haurren gozamenerako puzgarri ezberdinak jarri zituzten. Lau ordu horietan jende asko hurbildu zen bertara, gainera eguraldi ezin hobea egin zuen ongi pasatzeko aire librean. Datorren urteari begira Iturritxo Elkarteko kideek festak antolatzeko arazorik ez egotea espero dute eta auzotar guztientzat ekitaldiak antolatu nahi dituzte. Hori izango litzateke seinalerik onena normaltasun bidean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!