Barrenetxea izango da Urrizaren aurkaria larunbateko final haundian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 5a, 00:00

Barrenetxea Ansaren aurkako finalerdian. Argazkia: Maialen Andres

Endika Barrenetxeak 23-30 gainditu zuen Ansa II.a Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalerdian eta beraz Urrizaren aurkaria izango da datorren larunbateko final nagusian. Barrenetxeak sakea baliatu zuen markagailuan ihes egiteko eta ondoren ongi eutsi zion abantailari. Gutxi iraun zuen berdinketak partiduan. 5-4 joan eta gero 0-8ko partzialarekin 5-12 jarri zen aurretik hernaniarra. Ansak erreakzioa izan zuen amaieran 14-25 galtzen joan ostean, baina nahiz eta sei tantora hurbildu, 20-26, 21-27 eta 22-28, ez zuen aukerarik izan markagailua iraultzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!